Edukira joan

Dragoiaren kondaira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dragoiaren kondaira
Jatorria
Argitaratze-data1986
Izenburuaドラゴンボール 神龍の伝説
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma eta abenturazko filma
Iraupena50 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Daisuke Nishio
Gidoigilea(k)Toshiki Inoue (en) Itzuli
[[Kategoria:Toshiki Inoue (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaChiaki Imada (en) Itzuli
[[Kategoria:Chiaki Imada (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Argazki-zuzendariaMotoaki Ikegami (en) Itzuli

IMDB: tt0142251 Filmaffinity: 885550 Allocine: 170327 Rottentomatoes: m/dragon_ball_shenron_no_densetsu Netlix: 70154918Edit the value on Wikidata

Dragoiaren kondaira (japonieraz: 神龍の伝説 Shenron no Densetsu?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko lehenengo filma da, 1986ko Abenduaren 20an estreinatu zen. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz La Leyenda del Dragón Shenlong izenburua hartu zuen. Filma Dragoi Bolen bilaketaren istorio alternatiboa kontatzen dute, Son Goku eta Bulma-ren topaketa, Yamcha-ren aurkako borroka, eta bere lehen arerioaren aurkako aurre egitea ere kontatzen dutelarik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kondairaren arabera Lurraren mugetan 7 esfera magiko daude sakabanaturik, Dragoi Bolak deiturikoak. Haiek biltzea lortzen duena, nahi Shenron duen desioa eskatzeko aukera edukiko du.

Gurumes erreinuan, bere erregeak landa eta soro guztiak suntsitzen ari da munduko jaki hoberenak erosteko behar dituen errubiak aurkitzeko, madarikatua izan baita eta bere gosea ezin dezake ase aurrekoa baino hobea den janari plater bat jaten ez badu. Bere madarikazioa kentzeko Gurumes Bongo eta Pasta, bere jarraitzaileak, bidaltzen ditu faltatzen zaizkion 3 dragoi bolen bila.

Beste aldetik Bulma izeneko neskatxa bat Dragoi bolen bila ere dabil, orduan Goku-rekin topo egiten du bere Dragoi bola bat baitauka, baina Goku-ren dragoi bola Bongo eta Pasta lapurtzen dute, hortaz ohartutakoan Bulma eta Goku haien bila dihoaz. Bidaian Oolong eraldatzeko gaitasuna duen txerriarekin aurkitzen dira, Pansy izeneko neskatxa bati erasotzen ari diona. Goku Oolong-en aurka burrukatzen da baina burrukaren erdian Yamcha-ren lurraldeetara heldu eta hark erasotzen dio, hala ere Bulma ikustean ihes egiten du.

Pansy gure lagunei azaltzen die Dortoka maisuaren bila dabilela bere herria Gurumes erregearen aurka defenditu dezan eta Bulma eta Goku konbentzitzen ditu bera laguntzeko. Dortoka maisuaren etxera heltzean bera faltatzen den azken dragoi bola duela ohartzen dira, Bulmak agurea dragoia bola emateko konbentzitzen du, baina berriz ere Bongo eta Pasta erasotzen diete eta dragoi bola lapurtu, dragoi bola bakar batekin utziz. Bongo eta Pasta bere itsaspeko armategi guztia erabiltzen dute baina Dortoka maisuaren Kame Hame Ha batengandik menperatuak dira.

Gurumes erregeak 7 dragoi boletatik 6 dituelarik, Goku-k hura erasotzen du, baina ezinezkoa egiten zaio garaitzea, orduan Bulma azken dragoi bola Gurumes-en ahora botatzen du, han gordetzen baitzituen Gurumes gainontzeko dragoi bolak, Shenron deituaraziz. Hau agertzean Gurumes erregearen gaztelua suntsitzen du eta Pansy dragoiari bere herria normaltasunera bueltatzea eskatzen dio, dragoiak desioa bete eta desagertzen da. Gurumes negarrez hasten da ikusiz bere madarikazioa betirako zama bezala eraman beharko duela, baina orduan Goku-k sagar bat eskaintzen dio, esanez munduko jaki hoberena dela, orduan denok pozik gelditzen dira.

Filmaren pertsonai esklusiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurumes Erregea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurumes Erregea (jatorrizko japonieraz グルメス大王 Gurumese Daiō) Pansy bizi den erreinuaren erregea da, madarikazio baten erruz aurreko janari platera baino hobeagoa ez den janaririk ezin du jan. Gizaki normala izan arren munstro itxura du. Bere gorputza oso lodia da eta bere azala garatxoz betetako more kolorekoa da, buru handi batekin, begi bat bestea baino askoz handiagoa izanik, hortz handiak, belarri pikotxekin eta ia-ia sudurrik ez du. Itxura hau bere gaiztotasun eta berekoitasun handiagatik datorkio. Hala ere filmaren amaieran giza itxura handiagoarekin ikus daiteke, hala ere pixka bat deformea da oraindik. Bere izena jatorrizko japonierazko Gourmet (グルメ Gurume) hitzetik dator.

Bongo (jatorrizko japonieraz ボンゴ) Gurumes erregearen jarraitzailetariko bat, gizon altu eta gihartsua da, Metalezko Sarjentuarekin antza handia du, Zapi Gorridun Armadaren kideetariko bat.

Pasta (jatorrizko japonieraz パスタ Pasuta) Gurumes erregearen jarraitzailetariko bat, Gurumes erregearen alde Rubi diruagatik bakarrik lan egiten duen emakume ilegorria da.

Pansy (jatorrizko japonieraz パンジ Panshi) Gurumes erreinuan bizi den neska bat da, Dortoka maisuaren bila doa erregea garaitzen lagundu diezaion.

Irekitze abestia (opening)

  • "Makafushigi Adventure!" (jatorrizko japonieraz 魔訶不思議アドベンチャー! Makafushigi Adobenchā!) Hiroki Takahashik konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Romantic Ageru Yo" (jatorrizko japonieraz ロマンティックあげるよ Romantikku Ageru Yo) Hiroki Takahashik konposaturikoa


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]